"Landareekiko liluraren nazioarteko eguna" izanik, Raquel Esteban gurekin izan dugu.
Egin ditugun ekintzak hauexek izan dira:
-Hostoekin,loreekin ,haziekin... horma-irudi hau egin dugu:
Denon artean eta pixkanaka lan egin dugu...
Hosto asko jarri behar izan ditugu.
Irakasleek ere parte hartu dute.
Azkenean amaitu dugu gure horma-irudia!
-Raquelek landare haragijale bat ekarri du eta honi buruzko azalpen txiki bat eman digu:
Guk beti bezala, adi-adi entzun dugu azalpena.
Landarea berezia da,eta intsektuak jaten ditu.
Denok landatu ditugu,baina ezin ditugu argazki guztiak jarri.Baina hona hemen egindako lanaren froga:
2 urte B
2urte A
Egun berezia izan da guretzat, ekintza ezberdinak egin ditugulako.Oso ondo pasatu dugu eta landareei buruz pixka bat gehiago dakigu orain. Eskerrik asko Raquel eta lasai egon zeren hemendik aurrera landareak oso ondo zainduko ditugu.
2 urteko umeak